Parte hartzeko azken eguna:2013/06/20

"Muxu Eyewear" eguzkitako betaurrekoen irabazlea ezagutu dugu

Gazteak eta "Muxu Eyewear" euskal markak betaurreko hauek oparitu ditu. Kontsultatu hemen irabazlearen izena.

"Muxu Eyewear" euskal marka berriak teknika tradizionalak eta kalitatezko materiala erabiliz Europan diseinatutako eguzkitako betaurreko hauek lortzeko aukera eskainiko dizue.

Irudian zein Muxuren webean ikus dezakezuenez, bi gazte profesionalek kalitatezko diseinuaren alde egindako apustuaren emaitza dira betaurreko hauek. Izan ere, optikari eta arkitekto batek diseinatu dituzte betaurrekoak.

Emakumeentzako betaurrekoak dira, eta dendan 135 euroko salneurria dute.

Ekainaren 5etik 20ra arte har dezakezue parte zozketan. Irabazlearen izena ekainaren 21ean iragarriko dugu. Parte hartu eta... zorte on!

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali